Gaurkoan ere klasean lanak egiteko denbora eduki dugu. Honegatik, guk 20 aktibitateen lana egiten joateko aprobetxatu dugu.
Honez gain, gure blogei etiketak eta taldeko partaideen helbideak gehitu dizkiogu.
MALEN
miércoles, 30 de abril de 2008
martes, 29 de abril de 2008
Apirilak 29
Gaur taldeko lanak egiteko denbora utzi du irakasleak.
Guk egin beharreko bideoa organizatzeko eta grabaketa nola egingo dugun zehazteko erabili dugu denbora hau.

martes, 22 de abril de 2008
Apirilak 22
Gaur museo bizian gure izena eman dugu ondoren guk egindako klipa bertan sartzeko.
Beraz, egin beharreko klipaz hitz egin dugu eta taldean bideoaren gaiari buruz eta adierazi nahi dugunari buruz hitz egin dugu. Lan honi buruzko lehen ideiak sortu dira.
Adibide gisa bideo biografiko bat ikusi dugu, eta talde handian honen kritika bat egin dugu.

miércoles, 16 de abril de 2008
Apirilak 16
Saio honetan honako gai ezberdin hauei buruz hitz egin dugu:
BERRIKUNTZA ETA TEKNOLOGIA
Teknologia berriak erabiltzea ez da nahikoa, PROIEKTU PEDAGOGIKO EGOKIAK behar dira. Teknologiak eskolaren funtzioak bultza ditzake edo ez (eskola tradizionala vs. eskola berritzailea). Teknologia komunikazioa bultzatzeko, informazioa transmititzeko... erabili daiteke. Bigarren eredu hau ez da desberdina teknologia berriak sartzeagatik, HEZKUNTZ EREDU BERRITZAILEArengatik baizik. Teknologia bera ez da izan behar helburu, honen funtzionalitatea da garrantzitsua.
Gai honekin erlazionatuta, honako bideo hauek interesgarri gerta daitezke:
TEKNOLOGIA BERRIEK NOIZ DUTEN ARRAKASTA ETA NOIZ EZ ikusteko honako taulan agertzen dira baldintzak:

IRAKASLEEN SAILKAPENA TEKNOLOGIAREKIN DUTEN ERLAZIOAREN ARABERA:
- Alfabetizatugabeak: teknologiak ezagutu eta erabiltzen ez dituztenak.
- Teknotradizionalistak: teknologia gauzak errazago egiteko, ariketak egiteko, hobeto transmititzeko... erabiltzen dute.
- Teknokratak: hauen helburu nagusia teknologia da.
- Teknokonstruktibista: teknologiak komunikazioa bultzatzeko erabiltzen dituzte, baina guzti hau kontestu berritzaile batean.
HEZKUNTZAN ERABILGARRIAK DIREN BALIABIDE TEKNOLOGIKO EZBERDINAK:
- JClic: testu edo irudiak erlazionatzeko... ariketak.
- Cmap tools: mapa kontzeptualak egiteko, informazioa antolatzeko eta erlazionatzeko.
- Hot Potatoes: JClic-en antzekoa da. Azterketa edo test modukoak egiteko balio du. Dena den, aplikapen nahiko mugatuak, nahiko itxiak ditu.
- Webquest: Interneteko posibilitateak eta teknologiaren posibilitateak batzen ditu. Ikasleari rol bat ematen dio. Ikasleek informazioa aurkitu eta elaboratu behar dute. Ikasleen artean lan kooperatiboa egin behar da, rol ezberdinak dituzten haurren artean lana antolatuz.
- Testu prozesatzaileak
- Software askea
- Nabegatzaileak: Firefox eta Internet Explorer

martes, 15 de abril de 2008
Apirilak 15
Lehengo astean Photo Story programan ibili baginen, aste honetan ere argazki eta bideoak montatzeko programekin aritu gara borrokan. Gaurkoan Kaltura eta Windows Movie Maker programak ezagutu ditugu eta hauetako bakoitzarekin bideo bat egin dugu. Ondoren ikus daitezkeenak:
Etiquetas:
Bideoa,
Egunerokoa,
Kaltura,
Movie Maker,
Photo Story
martes, 8 de abril de 2008
miércoles, 2 de abril de 2008
martes, 1 de abril de 2008
Apirilak 1
Gaur Hezkuntzari aplikaturiko teknologia berriak ikasgaia hasi dugu. Horretarako moodle plataforman sartu gara helbidearen bidez. Ondoren, teknologien garrantziari hitz egin ondoren, segituan, gmaileko kontu bat eta blog hau sortu ditugu. Segituan ohartu naiz teknologia berri kontutan hankamotz nabilela.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)