BERRIKUNTZA ETA TEKNOLOGIA
Teknologia berriak erabiltzea ez da nahikoa, PROIEKTU PEDAGOGIKO EGOKIAK behar dira. Teknologiak eskolaren funtzioak bultza ditzake edo ez (eskola tradizionala vs. eskola berritzailea). Teknologia komunikazioa bultzatzeko, informazioa transmititzeko... erabili daiteke. Bigarren eredu hau ez da desberdina teknologia berriak sartzeagatik, HEZKUNTZ EREDU BERRITZAILEArengatik baizik. Teknologia bera ez da izan behar helburu, honen funtzionalitatea da garrantzitsua.
Gai honekin erlazionatuta, honako bideo hauek interesgarri gerta daitezke:
TEKNOLOGIA BERRIEK NOIZ DUTEN ARRAKASTA ETA NOIZ EZ ikusteko honako taulan agertzen dira baldintzak:
IRAKASLEEN SAILKAPENA TEKNOLOGIAREKIN DUTEN ERLAZIOAREN ARABERA:
- Alfabetizatugabeak: teknologiak ezagutu eta erabiltzen ez dituztenak.
- Teknotradizionalistak: teknologia gauzak errazago egiteko, ariketak egiteko, hobeto transmititzeko... erabiltzen dute.
- Teknokratak: hauen helburu nagusia teknologia da.
- Teknokonstruktibista: teknologiak komunikazioa bultzatzeko erabiltzen dituzte, baina guzti hau kontestu berritzaile batean.
HEZKUNTZAN ERABILGARRIAK DIREN BALIABIDE TEKNOLOGIKO EZBERDINAK:
- JClic: testu edo irudiak erlazionatzeko... ariketak.
- Cmap tools: mapa kontzeptualak egiteko, informazioa antolatzeko eta erlazionatzeko.
- Hot Potatoes: JClic-en antzekoa da. Azterketa edo test modukoak egiteko balio du. Dena den, aplikapen nahiko mugatuak, nahiko itxiak ditu.
- Webquest: Interneteko posibilitateak eta teknologiaren posibilitateak batzen ditu. Ikasleari rol bat ematen dio. Ikasleek informazioa aurkitu eta elaboratu behar dute. Ikasleen artean lan kooperatiboa egin behar da, rol ezberdinak dituzten haurren artean lana antolatuz.
- Testu prozesatzaileak
- Software askea
- Nabegatzaileak: Firefox eta Internet Explorer
No hay comentarios:
Publicar un comentario